jueves, 22 de diciembre de 2022

ARTE ERAKUSKETA

Hiruhilekoa amaitzeko arte erakusketa antolatu dugu gure eskolako patioan. 

  

Aurtengoan, LH4. mailako ikasleok material bertziklagarriak erabili ditugu gure artelanak egiteko:

 





Zatozte 16:00etatik aurrera bixitan! Gonbidatuak zaudete eta. 馃槉


4.A GELAKO IKASLEAK PLASTIKAN

 Hementxe dituzue gure arte tailerreko zenbait argazki. Esne ontziak, jogur poteak, tutuak, zapatila kutxak, arrautza kaxak... erabili ditugu.















Ondoren, purpurina eta tenperaz apaindu ditugu eta...TATXAAAAAAAAAN! Erakusketan ikusgarri izango dituzue emaitzak.

LH4B PLASTIKA LANETAN

 Aurtengo 1.hiruhileko honetan, ostiral arratsaldetan, birziklatzeko materialarekin artelanak sortzen aritu gara.

Primeran pasa dugu eta gauza asko sortu ditugu.

Lan hauekin, abendu bukaeran eskolan egingo dugu erakusketa.

Maiatzan, berriz, Biteri kultur etxean ikusi ahal izango dituzue gure artelanak.








EUSKARAREN EGUNA

 ABENDUAREN 3A. EUSKARAREN EGUNA

Aurten, abenduaren 2an, ospatu genuen Euskararen eguna.

Herrira igo ginen Hernaniko beste eskoletako ikasleekin batera gure hizkuntzaren eguna ospatzera.

Eta gero, gelan goxo-goxo, ospakizunarekin jarraitu genuen.

AUPA GURE HIZKUNTZA!!!

AUPA EUSKARA!!!





viernes, 25 de noviembre de 2022

AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur ikastolan emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna aldarrikatu dugu.

Mural bat osatu dugu indarkeriari STOP esateko. Esaldi batzuk sortu ditugu: 

  • Matxismorik ez!
  • Gure gorputza gurea da, aupa feminismoa!
  • Berdintasuna nahi dugu.
  • Neskak eta mutilak berdinak gara.
  • Indarkeririk ez!
  • Emakumeak ondo tratatu.
  • Denak oso garrantzitsuak gara.
  • Eskubide berdinak denontzat!
  • Ez da ez!
  • Neskak errespetatu!






martes, 22 de noviembre de 2022

SANTIAGOMENDIRA IRTEERA

Maite ditut maite gure bazterrak gaiari bukaera emateko Santiagomendira irteera egin genuen. Gure eskualdeko mendi, herri eta paisaiak ikusiz eta gozatuz!










LEGASARA IRTEERA

Urriaren 19tik 21era Legasara irteera egin genuen. Une eta abentura ederrak pasa genituen bertan! Begira, begira... Hortxe bizitako momentu batzuk:








jueves, 30 de junio de 2022

mi茅rcoles, 29 de junio de 2022

SANTA BARBARAKO BELARDIA

Ikasturte honetan bitan joan gara Santa Barbarako belardia behatzera, bai neguan, baita udaberrian ere. Bertako animaliak eta landareak ezagutu genituen. 

Ondoren, gelan alkateari eskatu nahi geniona erabaki genuen.



LIBURUAREN EGUNA

 Liburuaren egunerako gaztelanian irakurritako ipuin bat euskaraz idatzi eta ilustratu genuen Haur Hezkuntzako ikasleentzako.


Beste egun batean, Portu auzoan irakurketa dialogikoa egin genuen.





PIRATEN ETXEAN ERE KORRIKA!

 Aurtengo korrika Piraten Etxean egin genuen. Etxe inguruan korrika egin genuen eta ederki pasa genuen. Aupa euskara!

GU ERE EUSKARAREN ALDE!


ERREZETAK

 Hernaniko merkatura joan ondoren, gaztelanian guk asmatutako errezetak egin eta dastatu genituen.

Hementxe argazkiak: las recetas

EGIPTO

Hementxe gure Egiptoko maketa. Plastikan eskulan desberdinak egin ditugu.


Argazki gehiago ikusteko, klik egin hemen: ARGAZKIAK

SANTA BARBARARA IBILALDIA

 Zein ondo pasa genuen Santa Barbaran!



viernes, 21 de enero de 2022

Eskerrik asko!

 Eneritz gure gelan egon zen eta lanak egiten asko lagundu zigun. Eskerrik asko, asko gogoratzen gara zutaz!! 馃槏


Eskalada 3.B

Kaixo lagunak!! 馃憢馃憢馃憢馃憢馃憢

Aste honetan 3.B gelako ikasleak Donostiako Pio Baroja kiroldegian egon gara eskalada egiten. Hementxe egun horretan ateratako argazki batzuk.