miércoles, 21 de junio de 2023

 SANTA BARBARAKO ANTZERKIA

Aurreko ostiralean, ekainaren 16an, Santa Barbarara joan ginen goiza pasatzera. Mendian oso ondo pasa genuen eta batzuk antzerki bat egin zuten. UGALKETA izenekoa.

Gelan landu dugun gaiarekin lotutako antzerkia izan zen, bere kabuz sortu eta prestatu zuten.


Oso ondo txapeldunak!!!




martes, 28 de marzo de 2023

ZINE TAILERRA AZKEN SAIOA

Tailerraren amaierara iritsi gara. Zoragarria izan da zinearen historiaren eta zinearen teknikak zeintzuk diren lantzea.

3. saioan zinema eta kolorea izan da gai nagusia, eta horri lotutako bi laburmetrai sortu ditugu: 







Asko gozatu dugu saio guzti hauetan, eta bihotzez oso eskertuak gaude, Nacho, eskaini diguzun denbora eta jakintza guztiagatik.

Azken saioan laburmetrai guztiak ikusi genituen eta merezitako agurra egin genuen.

Zenbat galdera... eta erantzunak badakizkigu dagoeneko!



Pelikula klasiko askoren zatiak ikusi ahal izan ditugu.





lunes, 27 de marzo de 2023

ZINE TAILERRA 2.SAIOA

Ostiral arratsaldeetan jarraitzen dugu zine tailerrarekin, eta beste bi laburmetrail sortu ditugu. 

Hementxe dituzue!!


3, 2, 1.....ACCIÓN







lunes, 13 de marzo de 2023

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero bezala, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko martxoaren 8an hainbat ekintza egin ditugu.


EMAKUMEAK GORA!










martes, 28 de febrero de 2023

IDAZLEA ESKOLAN

 Aurten Maribel Aiertzaren "Mara eta izar saltzailea" liburua irakurri dugu eta aurreko asteaqn Maribel bera egon zen gurekin liburuari buruz hitz egiten.

Gauza asko galdetu genizkion eta berak beste asko kontatu zizkigun.

Mila esker Maribel!!







INAUTERIAK

Urtero bezala Inauteriak ospatu ditugu aurten ere. 

Hernaniko inauterien hasiera eman genuen plazan eta kalez kale herria alaitzen aritu ginan.


Gora inauteriak!!

Gora Elizatxo Ikastola!!!

Gora 4.mailakoak!!!







ZINE TAILERRA

Ostiral arratsaldeetan Nacho Rodriguezekin zinea lantzen ari gara. 

Oso gustora gabiltza. Gauza asko ikasten ari gara zinearen historiaren eta zinearen tekniken gainean.

Dagoeneko zinearen hasiera landu dugu, zine mutua eta gela  bakoitzak laburmetrail bat sortu dugu.

Guri asko gustatu zaigu, ea zuek gustukoa duzuen!!